Eguerdian abiatuko da 52. Euskal Jaiko azken eguneko egitaraua

Eguerdian abiatuko da 52. Euskal Jaiko azken eguneko egitaraua
2017/05/28 00:16
eta kitto!
Zapatu bete-betea atzean laga eta gero, 52. Euskal Jaia azken txanpan sartuko da domekan, baina agurtu aurretik egun osoan egongo da zer egin eta ikusi, eguerditik hasita. Urtero bezala, dantzek beteko dute azken egunerako antolatu duten egitarauaren zati handi bat. Ezpalak jaialdiak Katalunia, Frantzia eta Euskal Herriko zaldikoen jauzi eta dantzak ekarriko dizkigu aurten, 12:30ean Untzagan hasiko den emanaldian. Jarraian egitarau osoa daukazue:

DOMEKA 28
-12:00etan EUSKAL JAIKO KALEJIRA Urkizutik Untzagaraino: Dantza ikuskizuneko talde guztiak, gaiteroak, joaldunak, Eibarko, Musika Eskolako eta Jainagaren eskolako trikitilariak. Baita Euskal Jairako elkartu den aspaldiko txistulari talde ederra ere.
12:30: Ezpalak dantza tradizionalaren jaialdia: ZALDIKOAK.
Parte-hartzaileak:
Kezka dantza taldea – Eibar.
Le chevalet de Cournonterral – Okzitania, Frantzia.
Maritzuli dantza-konpainia – Biarritz, Lapurdi.
Esbart català de dansaires – Bartzelona, Katalunia.
Aurtzaka dantza-taldea – Beasain, Gipuzkoa.
Duguna dantza taldea – Iruñea, Nafarroa.
-14:30etan HERRI BAZKARIA Untzagako karpan.

-17:00 erromeria ERREBAL taldearekin Untzaga plazan.

-19:00: LARRAIN- DANTZA popularra Untzaga plazan.
-20:00: LARRAIN- DANTZA popularra DEPORTIBO parean.
“Euria egingo balu, Astelena frontoian izango lirateke ekitaldiak”.