Egunotan ordutegi berezian, 08:00etatik 20:00etara zabalduko dute kanposantua

Egunotan ordutegi berezian, 08:00etatik 20:00etara zabalduko dute kanposantua
2017/10/30 16:15
eta kitto!
Eguaztenean Domu Santu eguna ospatuko dela eta, kanposantua ordutegi berezian zabalduko dute gaur (urriak 30), bihar (urriak 31), etzi (azaroak 1) eta etzidamu (azaroak 2). Aipatutako egun hauetan goizeko 08:00etan zabaldu eta, etenaldi barik, iluntzeko 20:00ak arte egongo da zabalik. Bestalde, urteroko martxan, azaroaren 2an hildakoen aldeko meza egingo da kanposantuko kaperan, 11:00etan.