Eguraldi eta giro bikaina izan zuten Negutrailean parte hartu zuten korrikalariek

0    Berriak, Kirolak 
Silbia
Eguraldi eta giro bikaina izan zuten Negutrailean parte hartu zuten korrikalariek
27 Ots
5:10

Eguraldi zoragarria izan zuten Klub Deportiboak antolatutako Mendi Jardunaldiei hasiera ematen zion Negutrailean parte hartu zutenek. Proba Deporreko Mendi Taldearen eta Kalamua Korrikalari Taldearen eskutik egin zen eta, antolatzaileen berbetan, “aspaldiko partez eguzkiak mendiaz gozatzeko aukera paregabea eskaini zuen eta parte hartu zuten korrikalariek arazo gabe bete zuten ia 18 kilometroko ibilbidea, Egoarbitzako tontorreraino”. Egutegiko hurrengo hitzordua maiatzean izango da, orduan egingo den Udaberritrail delakoan.

negutrail 2

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »