Eibar da aurkariaren areara baloi gehien erdiratzen dituena 1. Mailan

Eibar da aurkariaren areara baloi gehien erdiratzen dituena 1. Mailan
2018, Ots 12

Foballak ematen dituen datu bitxiren artean kokatu dezakegu honako hau ere: aurreko asteburura arte Mendilibarren taldea izan da Liga Santanderren erdiraketa gehien bidaltzen dituena aurkarien areara, Real Madrilek baino gehiago: eibartarrek 594 eginak zituzten, eta madrildarrek 556. Gutxien erdiratzen duen taldea zein den? Bartzelona liderra, 237 erdiraketekin. Azken horiek jokatzeko beste estilo bat dute eta, horren eraginez, erdiraketak baino gehiago barneraketak dira lehenesten dituztenak. Kataluniarren aldetik gehien erdiratu zuena Jordi Alba zen, 26 erdiraketekin. Kopuru hori txiki oso lagatzen du sailkapen horretan nagusiena denak: Jose Angel “Cote” Eibarko ezker hegalekoak 145 erdiraketa zituen eginak. Presioa ondo egiteaz gain, baloiak area inguruan ipintzen ere fin dabiltza Ipuruakoak.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »