Eibar FT-k Malagan hasiko du Liga eta jarraian Athletic hartuko du Ipuruan

Eibar  FT-k  Malagan  hasiko  du  Liga  eta  jarraian  Athletic  hartuko  du  Ipuruan
21 Uzt
7:51

Gaur goizean zozketatu da 2017-2018 denboraldiko LaLiga Santander-eko egutegia eta Eibarri Malagan hastea egokitu zaio abuztuko 18-20ko asteburuan. Mendilibarren mutilek aurrez aurre izango dituzte Keko, Adrian eta Borja Baston aurrez taldekideak izandakoak. Abuztuan jokatuko den hurrengo jardunaldian, 26-27ko asteburuan, Eibarrek Athletic hartuko du Ipuruan. Gero astebetko atsedena hartuko dute, irailean bost partidu jokatu aurretik, euretako bat aste erdian. Denboraldian zehar beste hiru jardunaldi jokatuko dituzte aste erdian. Bestalde, Reala (martxoak 30-apirilak 1) eta Alaves (apirilak 13-15) datorren urtean izango dira Ipuruan. Eta gauza bera Barcelona (otsailak 16-18), R. Madrid (martxoak 9-11) eta Atletico (urtarrilak 12-14), azken hau lehen itzuliaren azken neurketan. Liga maiatzaren 18-20ko asteburuan amaituko da Eibarrentzat Madrilgo Wanda Metropolitano zelai berrian.
Hona hemen egutegi osoa:

Lehen itzulia
1. jardunaldia: Malaga-Eibar (abuztuak 18-20)
2. jardunaldia: Eibar-Athletic (abuztuak 26-27)
3. jardunaldia: Sevilla-Eibar (irailak 8-10)
4. jardunaldia: Eibar-Leganes (irailak 15-17)
5. jardunaldia: Barcelona-Eibar (irailak 19-20)
6. jardunaldia: Eibar-Celta (irailak 23-24)
7. jardunaldia: Villarreal-Eibar (irailak 29-urriak 1)
8. jardunaldia: Eibar-Deportivo (urriak 13-15)
9. jardunaldia: R. Madrid-Eibar (urriak 20-22)
10. jardunaldia: Eibar-Levante (urriak 27-29)
11. jardunaldia: R. Sociedad-Eibar (azaroak 3-5)
12. jardunaldia: Eibar-Betis (azaroak 17-19)
13. jardunaldia: Alaves-Eibar (azaroak 24-26)
14. jardunaldia: Eibar-Espanyol (abenduak 1-3)
15. jardunaldia: Getafe-Eibar (abenduak 8-10)
16. jardunaldia: Eibar-Valencia (iabenduak 15-17)
17. jardunaldia: Eibar-Girona (abenduak 20)
18. jardunaldia: Las Palmas-Eibar (urtarrilak 6-7)
19. jardunaldia: Eibar-Atletico (urtarrilak 12-14)

Bigarren itzulia
20. jardunaldia: Eibar-Malaga (urtarrilak 19-21)
21. jardunaldia: Athletic-Eibar (urtarrilak 26-28)
22. jardunaldia: Eibar-Sevilla (otsailak 2-4)
23. jardunaldia: Leganes-Eibar (otsailak 9-11)
24. jardunaldia: Eibar-Barcelona (otsailak 16-18)
25. jardunaldia: Celta-Eibar (otsailak 23-25)
26. jardunaldia: Eibar-Villarreal (otsailak 28)
27. jardunaldia: Deportivo-Eibar (martxoak 2-4)
28. jardunaldia: Eibar-R. Madrid (martxoak 9-11)
29. jardunaldia: Levante-Eibar (martxoak 16-18)
30. jardunaldia: Eibar-R. Sociedad (martxoak 30-apirilak 1)
31. jardunaldia: Betis-Eibar (apirilak 6-8)
32. jardunaldia: Eibar-Alaves (apirilak 13-15)
33. jardunaldia: Espanyol-Eibar (apirilak 18)
34. jardunaldia: Eibar-Getafe (apirilak 20-22)
35. jardunaldia: Valencia-Eibar (iapirilak 27-29)
36. jardunaldia: Girona-Eibar (maiatzak 5-6)
37. jardunaldia: Eibar-Las Palmas (maiatzak 11-13)
38. jardunaldia: Atletico-Eibar (maiatzak 18-20)

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »