Eibar Lab's egitasmoaren harira domekarako “Micro_FM: zure irrati propioa eraiki” tailerra antolatu dute

Eibar Lab's egitasmoaren harira domekarako “Micro_FM: zure irrati propioa eraiki” tailerra antolatu dute
2017/12/01 eta kitto!
Hirikiten elkarteak, Eibarlab’s proiektuaren 3. edizioaren harira “Micro_FM: zure irrati propioa eraiki” tailerra antolatu du domekarako. “Zer da FM irrati-emisorea? Nola funtzionatzen du? Zer behar da horrelako bat sortzeko?”, horrelako galderei erantzuna emateko moduko saioa izango da eta arduradunak Audiolab-eko Luca Rullo eta Xabier Erkizia izango dira. Tailerra Arrate Kultur Elkartean emango dute, 11:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 17:30era (bazkaria barne). Plazak mugatuak dira eta izena emateko hirikiten@gmail.com helbidera idatzi behar da.

eibarlabs2