Eibar Triatloi Taldeari omenaldia egin diote 15. Garagardo Azokaren inaugurazioan

Eibar Triatloi Taldeari omenaldia egin diote 15. Garagardo Azokaren inaugurazioan
2017/06/13 eta kitto!
Eibar Rugby Taldearen eskutik domekara arte martxan izango den 15. Garagardo Azoka gaur arratsaldean zabaldu dute eta, urteroko martxan, inaugurazio ekitaldiaren aitzakiarekin omenaldia egin diote Eibar Triatloi Taldeari, bere sorreratik gaur arte izandako ibilbidea dela eta. Eibar Rugby Taldea 1978. urtean sortu zuen Ramon Telleriak oroigarria eman dio Esther Paguey Eibar Triatloi Taldeko kideari eta, pitxarrak bete eta topa eginda inauguratu dute aurtengo Garagardo Jaia.


https://youtu.be/4hhhFeTi2bY

garagardo jai07

garagardo jai00