Erabilitako liburuak jasoko ditu zapatuan Eibar-Sahara elkarteak

Erabilitako liburuak jasoko ditu zapatuan Eibar-Sahara elkarteak
2015/05/08 00:00
eta kitto!

Eibar-Sahara elkartekoak bihar (zapatua, hilak 8) 10.00etatik 12.00etara Txonta kaleko 42. zenbakian duten lokalean egongo dira, jendeak eraman nahi dizkien bigarren eskuko liburuak jasotzeko prest. Hilaren amaieran kamioia bidaliko dute Getxora, jendeak emandako 2.500 euroekin erosi duten kakao, mermelada eta gailetekin. Horiekin batera urtean zehar batzen joan diren pardel, bizikleta estatiko eta josteko makinak ere bidaliko dizkiete kanpamentuetako errefuxiatuei. Bien bitartean, norbaitek horrelakorik oparitzeko asmoa izanez gero, oraindik sasoiz dabil. Elkartekoek aurreratu dutenez, aurtengo udan Saharako hiru ume etorriko dira, euretako bat Eibarko familia batengana, eta elkartean ume horiendako hainbat gauza gustora hartuko lituzkete: arropak, zapatilak, automobilean jartzeko elebadoreak…