Lezetaabeletxe baserrira joateko bidea itxita lur-jausiagatik

Lezetaabeletxe baserrira joateko bidea itxita lur-jausiagatik
2018/02/21 eta kitto!
Azken hilabeteotan jauzitako euri kantitate handiak hainbat ondorio eragin ditu Eibarren azken egunotan. AP-8 autobideko moztuta egon zen atzo behin-behinean Eibarren eta Azitain inguruan luiziak egon ziren. Lezetaabeletxe baserrira joateko bidea itxita dago atzotik eta Erisono industrialdera  joateko errepidetik (Teknikerrera doan errepidetik, hain zuzen) ikusi daiteke mozketa hori eragin duen lur-jausia. Andirao Eibarko Baserritarren Elkarteko Angel Gisasolak adierazi digunez bidea garbitzeko lanetan dabiltza atzotik. “Atzo jakin genuen gertatutakoaren berri, Lezetaabeletxeko mutilak deitu zidalako, baina ez dakigu ezer gehiago. Bidea garbitzen ari dira eta itxaron egin beharko da”. Eibarko Udaleko zerbitzuen sailak eta Udaltzainek ere bidea garbitzen ari direla konfirmatu dute, eta hainbat hesi jarri dituzte Erisono industrialdera doan errepidean.

 

luperixa