Udalbatzak Aniaiz Ariznabarretaren kasua salatzeko mozioa onartu du
2016/06/28
12:42
eta kitto!
Maiatzaren 17an Audientzia Nazionalean burutu zen epaiketaren harira Aniaiz Ariznabarreta eibartarraren kasua salatzeko Eibarko Librek atzoko Udalbatzan aurkeztutako mozioak aurrera egin du EAJ, Irabazi eta EH Bilduren aldeko bozkei esker, "PSOEren jarrera inmobilistaren kontrako bozkak gainditu eta gero". Horren aurrean Eibarko Libre-ko ordezkariek egindako adierazpenen arabera "pozten gara udaletxeko plenoan hartutako erabakiaz eta eskertzen dugu jazarpen, torturen eta emakumeenganako indarkeriari egindako salaketa dela eta". Eibarko Udalbatzak onartutako mozioak jarraian irakur ditzakezuen sei puntu hauek dauzka:
1.- Jarduera politikoari jazarpen judiziala gaitzesten du, are gehiago ordezkatzailea izan asmo duen demokrazia testuinguruan.
2.- Tortura erabiltzea gaitzetsi eta erantzukizunak eskatzen ditu. Horrez gain, torturarik eta oinarrizko eskubideen urraketarik berriro ez gertatzeko neurriak eta biktimei eragindako sufrimenduaren aitortza eta erreparazioa ahalbidetzeko bitartekoen ezarpena exijitzen du.
3.- Emakumeen kontrako biolentzia eta biolentzia matxista gaitzesten du, are gehiago funtzionario publikoek eragindakoa denean.
4.- Ekinbide edo jardunbide politikoaren zilegitasuna aldarrikatzen du.
5.- Salbuespen neurri, lege eta politiken indargabetzea exijitzen du.
6.- Hartutako erabakia publiko egingo du Udalak ohiko bitartekoen bidez: bandoa, prentsa, sare sozialak.