Eibarko 2. Berakatz Txapelketa egingo da zapatu eguerdian Untzagan

Eibarko 2. Berakatz Txapelketa egingo da zapatu eguerdian Untzagan
2017/11/17 eta kitto!
Eibarko Sarek antolatuta, zapatuan jokatuko da Eibarko II. Berakatz Zopa Txapelketa, parte hartzera animatu diren bikoteen artean. Untzagan izango da, 12:00etatik 13:30era bitartean eta hiru onenentzat sariak (150 euro eta txapelak, 100 euro eta 50 euro) egongo dira. Sari banaketi egin eta jarraian, lehiaketarako preparatzen dituzten zopak probatzeko aukera egongo da, hantxe bertan egingo den herri-dastaketan.