Eibarko 53. Euskal Jaiaren aurkezpena egin dute antolatzaileek Klub Deportiboan

Eibarko 53. Euskal Jaiaren aurkezpena egin dute antolatzaileek Klub Deportiboan
17 Mai
2:30

Atzo aurkeztu zuten Klub Deportiboko Kultura batzordearen eskutik egingo den Eibarko 53. Euskal Jaia. Aurtengo egitaraua zapatuan hasiko da, Coliseo antzokian eskainiko den “Martin Zalakain” ikuskizunarekin. Datorren eguenean, berriz, Miren Narbaizaren MICE proiektuaren emanaldia egingo da San Andres elizako klaustroan (euria bada, Kultun) eta, barixakutik aurrera, “Euskal Jaian bete-betean sartuko gara: Kalian Jolasian, elektrotxaranga, Mugi Panderoa taldearen emanaldia… Zapatuan Artisau eta Baserritarren Azokak beteko du goiza eta arratsaldeko trikipoteoari goizalderarte luzatuko den kantu-afariak jarraituko dio. Eta domekan Ezpalak dantza jaialdia hartuko du Untzagak, oraingo honetan giza-dorreei eskainitako ikuskizunarekin. Herri bazkaria ere egingo da eta arratsaldean berriz ere dantzak izango dira nagusi, Patxi eta Konpainiak gidatutako erromeria eta larrain-dantza saioekin”. Antolatzaileek dei egin nahi diete kantu-afarian zein herri-bazkarian parte hartu nahi dutenei, “antolaketa-lanak errezte aldera txartelak lehenbailehen erosteko”. Maiatzaren 24ra arte egongo da erosteko aukera, Klub Deportiboan, 17:30etik 21:30era arteko ordutegian.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »