Eibarko bost emakumeren bizipenak jasotzen dituen “Volar” filmaren emanaldia eta mahai-ingurua Biharrian-en

Eibarko bost emakumeren bizipenak jasotzen dituen “Volar” filmaren emanaldia eta mahai-ingurua Biharrian-en
2017/10/24 eta kitto!
Gaur arratsalderako proiekzioa eta mahai-ingurua antolatu dute Biharrian-en. Aurten Donostiako Zinemaldian estreinatu zen "Volar” filmaren emanaldia 19:30ean hasiko da eta, ondoren, pelikulako hainbat protagonistarekin berba egiteko tartea zabalduko dute, horretarako prestatu duten mahai-inguruan. Emakunde Emakumearen Euskal Erakundeak ekoiztu duen filma Bertha Gaztelumendik zuzendu du eta lan honetan tratu txarrak jaso dituzten bederatzi emakumeren, tartean eibartar batzuren testigantzak bildu dituzte. Sarrerak salduta lortzen duten dirua filmarendako erabiliko dute.

CARTEL VOLAR OK