Gaur eguerdian banatu dituzte “Eibar aldeko euskara hiztegia” Argazki Digitalen lehiaketako sariak

Gaur eguerdian banatu dituzte “Eibar aldeko euskara hiztegia” Argazki Digitalen lehiaketako sariak
2017/03/27 12:27
eta kitto!
Udalak eta herriko euskaltegi biek antolatutako “Eibar aldeko euskara hiztegia” Argazki Digitalen lehiaketako sariak banatu dituzte gaur eguerdian Portalean. Epaimahaiak aukeratutako saria Elena Pallejak jaso du, “pegora” adierazten duen erretratuari esker. Irabazlea Tarragonakoa da eta orain dela gutxi hasi da euskera ikasten. Argazkia Estaziño kaleko ate bati atera zion eta pozarren hartu du saria. Beste saria, Eibarko Euskararen web orrian boto gehien (90) jaso dituenari emandakoa, Lu Carballoren “antiparrak” argazkiak eraman du, baina irabazlea ezin izan da egon saria banatzeko ekitaldian eta, beraz, beste momentu batean emango diote.