Eibarko "Intruders" taldeak saria jaso du D'zanp dantza lehiaketan

Eibarko "Intruders" taldeak saria jaso du D'zanp dantza lehiaketan
2016/05/02 eta kitto!
Zapatuan Bilboko Euskaldunan jokatu zen D'zanp dantza lehiaketan, "street dance" modalitatean hirugarren postua lortu dute Eibarko Intruders taldeko neskek, Sara Arregi, Naroa Azpiazu, Ane Blas, Leire Bergara, Leire de Blas, Oihane Gartzia, Iraia González, Sofia Machín, Laura Martínez, Nerea Mugika, Marta Riaño eta Irene Vázquezek. Neskek Nerea Lodosaren dantza eskolako Yanire Horna eta Jone Barandikak prestatutako koreografiarekin eskuratu dute saria, estatu mailan garrantzitsuenen artean dagoen lehiaketan.

dzanp 2