Eibarko zazpi bideo aurkeztu dituzte Beldur Barik lehiaketara

Eibarko zazpi bideo aurkeztu dituzte Beldur Barik lehiaketara
2017/11/16 eta kitto!
Astelehenean amaitu zen Beldur Barik lehiaketarako lanak jasotzeko epea eta Eibartik zazpi lan aurkeztu dira. Bideoak, betiko moduan, bi kategoriatan sailkatu dituzte, adinaren arabera: 12/17 urte bitarteko kategorian “Oihalak” (Mikel Arriola, Iker Entrena, Julen Leturiondo, Mónica Sarasketa, Paula Alberdi eta Naroa Kareaga), “Niri zergatik?” (Josebe Hurtado Pozuelo, Alaitz Garate Agirreazaldegi, Andrea Blanco Cano, Leire Arce Rodríguez eta Nerea Olabarri Gaona), “Nahikoa da!” (Alaitz Cobo, Malen Jainaga, Ane Ordorika, Eider Ojanguren eta Leire Cabo), “Itxaropena” (Naia Martin Etxaburu, Helene Larrazabal Onaindia eta Eider Martinez Guillen), “Imagina” (Naroa Garzo Diaz) eta “Beldurra bandoz aldatu dugu!” (Eneko Fuentes, Andrea Posada, Alex Zafra, Ibai Zafra, Abdelhamid Sanchez eta Ane Zafra) lehiatuko dira eta 18/26 urte bitarteko kategorian, berriz, lan bakarra, “Artetik ahalduntzara” (Uxue Igarza Loiola, Jone Bengoa Urizar eta Marta Marina Larrañaga) izenburuko bideoa aurkeztu dute. Bideo guztiak interneten, beldurbarik.org helbidean ikusi daitezke. Horrez gain, aurten Beldur Barik Topaketa Eibarren izango da, abenduaren 2an.  Jarraian eibartarren lanak ikusgai dituzue eta bideoen azpian, berriz, topaketa egunerako prestatu duten egitaraua.

https://youtu.be/XVpjAPI6Jys

https://youtu.be/LXZPPkrg_w8

https://youtu.be/12H71LQPWsY

https://youtu.be/_TTstPkBk7M

https://youtu.be/dzsMRD_xauI

https://youtu.be/XganXfvsh8A

https://youtu.be/MHr9dQWqo6w

 

IMG_3763 IMG_3764