Eibarrek Kopako itzulera partidua jokatuko du bihar Vigon

Eibarrek Kopako itzulera partidua jokatuko du bihar Vigon
2017/11/27 eta kitto!
Ipuruan joanekoan Celtarekin 1-2 galdu ondoren, Eibarrek itzukerako partidua jokatuko du bihar gauean Vigon (21:30). Etxean izandako porrotarekin eibartarrek ez dute erraza izango kanporaketan aurrera egitea, baina azken bi partiduak irabazita izan duten suspertze aldiak itxaropenak piztu ditu. Asteburuko KIROL AGENDAri errepasoa eginez, foballean Eibarrek ondo irabazi zion Alavesi Mendizorrotzan eta erregional mailako Eibar Urko nagusitu egin zitzaion Beasaini. Porroten arloan, emakumezkoen 2. mailako Eibarrek egurra jaso zuen Athletic B-ren kontra, Vitoria filialak galdu egin zuen etxean Burgosekin eta kadeteetako Euskal Ligan Eibarrek amore eman zuen Antiguokoren aurrean. Jubeniletako Ohorezko Mailako taldeak, bestalde, berdindu egin zuen Osasunarekin etxean.
Beste kirolei dagokienez, saskibaloian Katu-Kalek garaipenekin jarraitu zuen Debako neurketan, errugbian senior mailako talde biak garaile izan ziren, lehen taldea Santanderren gainera, eskubaloian Somos Eibar kenduta beste talde nagusi guztiak irabazle izan ziren euren partiduetan eta, azkenik, waterpoloan senior mailako talde biak kenduta jubenil, kadete eta infantil taldeek irabazi egin zuten. Asteburuko emaitza guzti horiek KIROL EMAITZAK orrialdean dituzue.