Eibartar guztiak gaurko manifestaziora joateko deitu dituzte Alfako langileek

0    Berriak, Ekonomia 
Silbia
Eibartar  guztiak  gaurko  manifestaziora  joateko  deitu  dituzte  Alfako  langileek
15 Abe
3:04

Langileek deituta, gaur arratsaldeko 19:00etan irtengo da manifestazioa Untzagatik, goiburu labur eta argiarekin: “Alfa ez itxi!”. Izan ere, egun gutxiko tartean Alfako beharginen egoerak okerrera egin du, nabarmen gainera, zuzendaritzak 40 langile kaleratzeko zuen asmoa aldatu eta abenduaren 7an Alfa Precision Casting enpresaren likidazioa gauzatzeko erabakia hartu zuen eta. Likidazio espedienteak Aluminio eta Altzairu ataletan eta Mekanizatuetan diharduten 129 beharginei eragiten die zuzenean eta. Zuzendaritzak likidaziorako espedientea aurkeztu zuela jakin bezain laster irtenbideren bat bilatzen hasi ziren beharginak eta, horrekin batera, greba mugagabeari eustea erabaki zuten.
Politikari eta erakundeen babesa lortu nahian, astelehenean beharginen ordezkariak Eibarko udaletxean egon ziren, alkatearekin eta alderdi politikoetako ordezkariekin berba egiten eta laguntza eskatzen. Martitzenean, berriz, Gasteizera joan ziren, Eusko Jaurlaritzan Alejandro Lopez Carcamo Industria zuzendariarekin biltzera. Beharginen egoera azaltzeaz gain enpresan inbertitzeko prest egon litekeen bazkideren bat bilatzen laguntzeko eskatu zioten.
Eibarko 129 familiak lana eta soldata galtzeko arriskuaren aurrean, eta egoeraren larritasunarekin kezkatuta, herritar guztiei gaurko manifestaziora joateko deia egin dute.

IMG_4221

ALKATE ETA UDALETXEKO ALDERDI POLITIKOEKIN BURUTIKO BILERARI BURUZKO OHARRA

Gaur, Abenduak 11, Alfa Precision Casting-eko komiteak bilera bat burutu du Eibarko Udaletxean herriko alkate eta bozeramaile batzordearekin. Bilerari hasiera emateko, Komiteak egoeraren eta azken egunetako gertaeren berri eman die alkate eta bozeramaileei, eta horrekin batera langilen asanbladaren orain arteko eskaerak zeintzuk izan diren helarazi dizkie:

1⃣ Taldea osatzen duten enpresa guztietan enplegua egonkortzeko eta hari eusteko konpromisoa.

2⃣ Jendea kaleratzekotan, ez dadila modu traumatiko batez egin, kalte-ordainak jaso ditzatela, enpresak egin
duen proposamen bakarra onduz.

3⃣ Beharginek eta hauen senideek, Alfa taldeko enpresetan, izan dezaketen etorkizunari buruzko
informazio argia, erreala eta zehatza jaso behar dute. Hots, jazo daitezkeen likidazioei, enpresen salmentei, enplegua erregulatzeko espedienteei, bategiteei, hauen
jarraitutasunari eta baldintzei,… buruzko informazioa.

Egoeraren azterketa egin ostean komiteak hainbat eskakizun egin dizkio Eibarko Udalari:

1⃣ Alfa Taldeko zuzendaritzaren, konkurtsoko administratzaileen eta langileen ordezkarien artean
bitartekari lanak egitea.

2⃣ Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Aldundiarekin batera pertsona edo lantalde bat adostea inbertsore berriak topatzeko.

3⃣ Alfa Taldeko lurren bikarlifikaziorik ez egitea alderdi sozialarekin adostasunik ez badago.

Hurrengo egunetako bilera, pausu eta mobilizazioen berri eman ostean bilera amaitutzat eman da, kontaktuan jarraitzeko konpromisoarekin.
ALFAKO LANGILEAK BORROKAN!
GREBA KOMITEA

Eibartik kanpora ere gaiarekin kezkatuta daude asko eta hainbatek Alfako beharginei elkartasuna adierazi eta animoak emateko mezuak bidali dituzte:

IMG_4218 IMG_4219

Gaur Gasteizen Legebiltzarrak egindako saioan Iker Casanova EH Bilduko legebiltzarkideak Alfako langileek bizitzen diharduten egoeraren berri eman du. Hemen daukazue bere interbentzioaren bideoa:

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »