Ohiturari jarraituta, eibartar mordoak bedeinkatu ditu sanblasak aurten ere

Ohiturari jarraituta, eibartar mordoak bedeinkatu ditu sanblasak aurten ere
2017/02/03 eta kitto!
Gaur San Blas eguna dela eta, eibartarrek ohiturari eutsi diote aurten ere eta goizean goizetik hasi dira sanblasak bedeinkatzen, horretarako herriko eliza guztietan ospatzen ari diren mezetan. Betiko lez, San Andres parrokian 11:00etan egindakoan jendetza batu da eta, irteeran, batek baino gehiagok eliza pareko eskulturekin batera argazkia egin du. Argazki bilduma gure mediatekan ikus dezakezue.