Eibartarrak bikain Gipuzkoako Eskolarteko Atletismo txapelketan
2016/05/22
22:25
eta kitto!
Asteburuan Ordizian jokatu den Gipuzkoako Eskolarteko Atletismo Txapelketan eibartarrek emaitza bikaina lortu zuten. Infantilen mailan Mogel Isasiko mutilen taldea nagusitu zen, lehen postuan sailkatuta, podioan lagun izan zituen Ordiziako Jakintza ikastolaren eta Beasaingo La Salleren aurretik. Eibarko atletek 41 puntu eskuratu zituzten: Igor Kruzelaegik 80 metrotan, Mikel Martínezek balletan, Gaizka Cortések 500 metrotan, Eneko Osorok 1.000 metrotan, Aratz Morak luzeran, Karlitu Mendyk altueran eta Gorka Kareagak errelebotan (4x80).
Neskek ere oso maila ona erakutsi zuten eta, Maddi Tejada, Naia Gonzalez, Jone Azkuña, Juliana Moreno, Maddi Sarasua, Irati Baskaran eta Garoa Magunazelaiak osatutako taldeak, hirugarren postuan sailkatzeaz gain, 4x80 errelebotan zilarra lortu zuen.
Eta alebinetan Enara Magunazelaiak zilarrezko domina eskuratu zuen 1.000 metro martxan. Euskadiko txapelketa datorren asteburuan, maiatzaren 28an Zorrotzan jokatuko da.