Eibartarrok euskerari eskua eman diogu

Eibartarrok euskerari eskua eman diogu
2017/12/03 eta kitto!
Hotzari kantuan eta salda beroarekin aurre eginez, gaur giro paregabean ospatu dugu Euskararen Nazioarteko Eguna Eibarren. Euskalgintzako taldeek, Eibarren AKEBAI plataformaren babesarekin antolatutako egitaraua eguerdian hasi da, auzoetatik irten diren kalejirekin. Untzagan, berriz, kantu eta kantu artean eskuak margotu eta horma-irudiak osatu dituzte ekitaldira bildutakoek eta, ondoren, Biziminak prestatutako paella jaten 400 lagun egon dira karpan. Eta eguna biribiltzeko, ederto pasatu du jendeak Parrapas taldeak girotu duen erromerian dantzan. Ipuruan, bestalde, Eibar foball taldeko jokalariek ere ospakizunarekin bat egin nahi izan dute eta "Emon eskua euskeriari" goiburuko pankartarekin zelairatu dira. Egun osoan argazki eta bideoak egiten ibili gara eguna gogoratzeko bilduma egiteko asmoz eta bihar bertan internetera igoko ditugu, zuekin guztiekin partekatzeko.

IMG_4051 IMG_4053 IMG_4054 IMG_4055IMG_4058IMG_4057