Ekintza bereziekin ospatuko dute Santa Barbara museoan domekan

Ekintza bereziekin ospatuko dute Santa Barbara museoan domekan
2016/12/03 18:53
eta kitto!
Armagintzaren Museoak hainbat ekintza antolatu ditu biharko, Santa Barbara armaginen patroiaren egunerako. Portalean, 5. solairuan dagoen museoak ate irekien jardunaldia hartuko du eta, beraz, domekan sarrera dohainik izango da. Horrekin batera, ikusgai ez dauden armak gordeta dauden biltegira bisita gidatuak antolatu dituzte 10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan. Azalpenak gazteleraz izango dira eta parte hartzeko izena eman behar da, 943708446 telefonoan edo museoa@eibar.eus helbidean.
Umeendako “Santa Barbararen Burrundara” tailerra, berriz, jarraian egingo da, 10:30etik 13:00era. Parte hartzeko, bisita gidatuen kasuan bezala, 943708446 telefonora deituta edo museoa@eibar.eus helbidera idatzita izena eman behar da. Ekintza horiek guztiak dohainik izango dira, 10:00etatik 13:00era, Museoa zabalik egongo den ordutegian.