Elikadura eta teknologia mintzagai Teknikerren

Elikadura eta teknologia mintzagai Teknikerren
2018/01/18 eta kitto!
Azti eta IK4-Teknikerrek doako jardunaldia antolatu dute hilaren 25erako, eguena, elikadura-sektoreak eta teknologiak dituzten erronkei buruz jarduteko. ‘Food: I+G elikadura-sektorerako’ izeneko jardunaldian merkatuko eskariei hobeto egokitzeko eta egokitzen jarraitzeko irtenbide teknologikoak aztertuko dira. Jardunaldia Teknikerren instalazioetan egingo da eta balio-kate osoari, hornitzaile edo eraldatzaileei, bezero edo erabiltzaileei, eta hornidura- eta banaketa-logistikako enpresei egongo da zuzenduta.

Jardunaldian parte hartuko duten hizlariek elikadura-sektorean ezarri daitezkeen askotariko teknologia eta aukerak azalduko dituzte. Kasu praktikoak landuko dira bertan, benetako kasuak ezagutu eta kasu horiek merkatuan izan duten eraginaren berri emateko.