Herriko dendarientzako tailerra antolatu dute astelehenerako

Herriko dendarientzako tailerra antolatu dute astelehenerako
2016/05/12 eta kitto!
Dendarientzako tailerra antolatu dute Gipuzkoako Merkataritza Ganberak eta Eibarko Merkataritza Bulego Teknikoak elkarlanean astelehenerako (maiatzak 16). "¡Re-estrena tu comercio! Ganar más, disfrutando de tu negocio" izenburuko tailerra doan eskainiko dute eta, besteak beste, eskaparateak eta dendak nola antolatu, produktua nola aurkeztu, irudia eta gestioa lantzeko asmoa daukate. Portaleko ikastaro gelan izango da, 14:15etik 16:15era eta parte hartzeko 943254083 telefonora deitu (Leire Ojanguren edo Aitor Agirre) edo leire.ojanguren@fmg.es / info@eibarcentrocomercialabierto.com helbideetara idatzi  daiteke.