Ekuadorreko hondamendiari aurre egiteko laguntza
2016/04/22
11:47
eta kitto!
Eibarren bizi diren ekuatoriarrek Untzagan mahaia ipini dute, aurreko zapatuan, apirilaren 16an, Richter eskalan 7'8-ko indarra izan zuen lurrikarak Ekuadorreko kostaldean eragindako kalteei aurre egiten laguntzeko dirua batzeko asmoz. Esan digutenez, "gaur bertan beste erreplika bat izan da eta egoera benetan larria da. Gauzarik premiazkoenak, ura, janaria… behar dute, ostatua, eta ume askok gurasoak galdu dituztela esan digute". Lagundu nahi dutenentzat BBVA-n kontua zabaldu dute: 01822410430201603432.
Eibarko Udalak, bestalde, 2.000 euro eman ditu "lurrikararen ondorioak leuntzen laguntzeko". Diru-laguntza humanitario hori Eibar-Ermua Gurutze Gorriak bideratuko du. Horrelako larrialdi egoeretarako udal aurrekontuan jasota dagoen “Hondamendi naturaletarako diru-emaitzak” partida, bestalde, aurtengo aurrekontuan 6.000 eurotik 10.000 eurora igo da, Irabazi Taldeak aurkeztutako zuzenketa baten ondorioz.
Ehundaka hildako eta milaka zauritu laga ditu atzean lurrikarak, eta gehiago egon litezke, hondakinen azpian harrapatutakoak ateratzeko beharrean jarraitzen dute eta. Lurrikara gertatu eta hurrengo 24 orduetan 200 erreplika inguru izan ziren eta, hondamendiaren aurrean, Ekuadorreko gobernuak 60 egun iraungo dituen salbuespen egoera deklaratu behar izan du. Gurutze Gorriak emandako datuen arabera, 70.000-100.000 pertsonak laguntzaren bat jasotzeko premia izango dute. Izan ere, lurrikara sortu zen tokitik Ekuadorreko punturik gertukoenera ailegatzeko tartea erabat txikituta geratu da.