ANARTZ ORMAZA: “Hezkuntza sisteman arkitektura barneratzeko saiakerak dauden arren, oraindik bidea egiten gabiltza"
2016/07/12
14:25
eta kitto!
Azken aldian bolo-bolo dabilen gaia da arkitektura, espazio publikoa, haurtzaroa edota gaztaroa nahastean dituena. Eta ez dira gutxi honen inguruan lanean dabiltzan pertsona edo taldeak, eta aurrera daramatzaten ekimen eta egitasmoak. Gai honi buruz hausnartuko dute “Hazi, hezi, Hazi, eraiki, hezi: arkitektura eta hezkuntza espaziala, haur eta gazteen garapenean” saioan, UEUren udako ikastaroen baitan. Anartz Ormaza, ikastaroaren arduraduna eta UEUko Arkitektura Sailburua da.
Zer dakar arkitektura haurrengana hurreratzeak?
Ba azken finean, umeek arkitektura zentzu zabalenean ulertzea, “etxeak egitea” baino askoz gehiago dela ikusiz eta ulertuz. Konprobatzea, beraiek ere gai direla gauzak eraikitzeko (betiere zentzu zabalenean), eta beraien inguruan hala edo nola eraldatzeko.
Hezkuntza espazialak pedagogian eskaintzen dituen aukerak nabarmenak dira zuen esanetan.
Arkitektura ikasbide ezin hobea da, beste hainbat eta hainbat ikasgai zeharka ezagutzeko eta ikasteko: geometria, matematika, geografia… eta hainbat eta hainbat baliabide garatzeko baita ere: orientazio espaziala, zenbait tresna erabiltzeko abilezia, neurketak… Arkitekturak alde batetik tresnak ematen dizkie haurrei, eta gainera egiten ikasten dute modu honetan. Egiten ikasten dena (eta ez entzuten bakarrik), errazago barneratzen da, esperientziatik eta egitetik ikasten da arkitektura.
Gero eta gehiago dira hezkuntza sistematik at arkitektura haurrengana hurreratzeko sortutako proiektuak...
Hezkuntza sisteman arkitektura moduren batean barneratzeko saiakerak badauden eta beste herrialde batzuetan egiten den arren, hemen oraindik bidea egiten gabiltza. Asko dira ordea, arkitektura hezkuntza sistematik at modu osagarri batean ematearen alde agertzen direnak. Arrazoi honengatik, eta aurretik azaldutakoarengatik beste asko, hezkuntza sistematik at dabiltza (eta gabiltza) lanean proiektu ezberdinetan, bai.
Hezkuntza sisteman zein hutsune ikusten dituzue? Zein leku behar luke arkitekturak?
Gure ustez oraindik ere asko aldatu beharreko sistema de hezkuntzarena, gaur egun planteatuta dagoen lekutik abiatzen bagara. Nola irakasten den (irakasle bat, hierarkia posizio batean, jakintza eta informazioa ematen, eta ikasle talde bat, jesarrita, geldi, hari begira, informazio hori jazotzen) edo eskolak nola antolatuta dauden (espazio aldetik, adibidez), aldatu eta berrikusi beharrezko puntuak lirateke, adibidez. Arkitekturak, ikasten egiteko aukera emango luke, modu produktibo eta kolaboratiboan.
Eskoletako patioen diseinua gogoetagai da azken urteotan eta baita jolas parkeak ere. Espazio horiek eraldatu beharra ikusten da.
Espazio horiek eraldatzeko beharrizana ikusten da, azkenean heredatzen ditugun eta gizarteak erreproduzitzen dituen rol eta jokabide batzuei erantzuten dietelako. Nekez garatuko da ume bat autonomian, hesi batek gizarteaz/hiriaz/auzoaz banatzen duen bitartean.
Haurrentzako/gazteentzako espaziorik izango al da haurren/gazteen parte-hartzerik gabe?
Haurrentzako edo gazteentzako espazioak egon badaude, beti egon dira, jakina helduek diseinatutakoak beraientzako, baina haiekin kontatu gabe. Haur eta gazte hauek bere ingurua ulertzea nahi badugu, honen inguruan kontzientzia hartzeko, bere egiteko, errespetuz kudeatzeko…inguru honen eraldatzearen parte izan beharko dute. Bere egiten duten heinean, honenganako jarrera oso bestelakoa izango da.
Haurren parte-hartzean oinarritutako hainbat proiektu gonbidatu dituzue ikastarora.
Parte-hartzearena oso modan dagoen gaia da azkenaldian. Berez, hirigintza plangintzetan adibidez, derrigorrezkoa da, eta jadanik ohituta gaude parte-hartze prozesuak ikusten eta hauetan parte-hartzen. Bueno, gero eta ohituago. Egia da asko eta asko, oraindik ere, legea betetzeko egiten direla, minimo batuk betez, eta ez benetan beharrezkoa ikusten delako eta benetako kontzientzia bat dagoelako. Eta hortaz bide luzea dago egiteko oraindik ere. Parte-hartzea legez derrigorrezkoa bada ere, aipatutako hirigintza planetan adibidez, inon ez da eskatzen honetan umeek parte-hartu beharra. Hau da, gehienetan, umeak parte-hartze prozesu hauetatik kanpo uzten dira, legeak ez duelako eskatzen, edo haurrak gure (helduen) erabakien hartzaile moduan ikusten ditugulako. Baina hala eta guztiz ere, zenbaitzuk gurean badaude gai honekin kontzientziatuak, eta modu boluntarioan sustatu eta garatzen dituzte ume eta gazteekin parte-hartzeak, haiek planak diseinatzeko momentuan. Eta hauetako zenbait adibide ekarri ditugu ikastarora.

Zein da ikastaroaren helburu nagusia?
Helburu nagusia, arkitektura eta haurren inguruan Euskal Herrian egin egiten direla gauza asko azaleratzea. Oraindik egiteke dagoen bidea luzea bada ere, honetan diharduten eta dihardugun lana ezagutzera ematea, egiten dena ez da gutxi eta. Eta jakina, honen gaineko interesa piztea, asko egiten de arren eta benetan jorratzea merezi duen gaia den arren, sarritan ez baita oso agerikoa.