Iratxe Gimenez (idazlea): "Eguneroko bizitzan sortzen diren txispen inguruko istorioak dira“
2016/07/15
12:18
eta kitto!
- Nola eman zenuen liburua argitaratzeko pausua?
Urte pila bat daramatzat idazten, txikitatik, baina dena niretzako gordetzen nuen. Oso jende gutxik ezagutzen zuen nire zaletasuna. Ipuin edo kontakizun batzuk urteak dituzte eta beste batzuk berri-berriak dira. Aukeraketa bat egin nuen eta estatu mailako editorialetara bidaltzen hasi nintzen. Madrilgo batzuk baiezkoa eman zidaten. Kontratua bidali zidaten, baina zenbait gauzetan ez nintzen eurekin ados jarri. Kontratu horiek oso zorrotzak izaten dira. Fustrazio handia hartu nuen. Ez nuen amore eman eta azkenean Punto Rojo-rekin autoedizio bitartez argitaratzea erabaki nuen. Autoedizioak baditu alde onak eta txarrak, askeagoa zara zenbait gauza egiteko, esate baterako izenburua aukeratzeko, eta portzentaiak handiagoak dira. Alde txarrei dagokienez, dirua zeure poltsikotik jarri behar duzu, eta niretzako alderik txarrena zuzenketak egiteko ordua izan zen: zuzenketak egin eta egin, ematen zuen ez nuela inoiz amaituko. Argitaletxe normal batekin, aldiz, zuzenketak egin eta kitto, ez zaio buelta gehiagorik ematen. Pozik nago egindakoarekin, baina bertigoa daukadala onartu behar dut.
- Egitura berezia dauka liburuak. Hiru atal nagusitan banatuta dago: “Gotas”, “Gotas extrañas” eta “Gotitas”, azken hau umeendako bi ipuinekin.
Ez da ohikoa helduentzako eta umeentzako ipuinak liburu batean nahastea, eta nahiz eta jakin oso komertziala ez dela, horrela egitea erabaki dut. Irakurri dutenek esan didate istorioek engantxatu egiten dutela eta beti ateratzen dela pertsonaren alde iluna; ni ezagututa, ez zuten horrelakorik espero. Istorioek nolabaiteko eragina sortzen dute. Lankideek desberdin begiratzen naute (jajaja). Umeendako ipuinak kenduta, asko ateratzen da alde ilun hori. Lehenengo zatian, “Gotas”en, 12 kontakizun desberdin daude, “Gotas Extrañas”en beldurrezko bost ipuin sartu ditut eta, azkenik, “Gotitas”en haurrendako bi ipuin.
- Zeintzuk dira zure inspirazio iturriak?
Eguneroko bizitzan sortzen diren txispen inguruan istorioak montatzen ditut. Sentsibilitate handiko pertsona naiz, eta imaginazioak eta, nire lagunek esaten duten bezala, buruan ditudan ”ideia arraroek” ere lagundu dute istorio hauek idazterakoan. Denetariko ipuinak daude. Ipuin historiko bat dago, ipuin “txoni” bat ere badago, txoniek hitz egiten duten moduan idatzitakoa… Jendearekin nahiko analitikoa naiz baina liburu honetan dena da fikzioa. Oso pertsonala den poema bat, adibidez, ez nintzen argitaratzera ausartuko. Beldurrezko istorioak asko gustatzen zaizkit eta, kuriosoa baldin bada ere, askotan gero beldurtuta egoten naiz sortu dudan beldurrezko istorio batekin.
- Usartza Txistulati taldekoa zara. Txistua ere txikitatik datorkizun zaletasuna da?
Ez, txistuarekin berandu hasi nintzen. Txistuak lagundu egin dit liburu hau idazteko erabakia hartzen. Pena handia nuen ez nuelako musika ikasi. Karrera amaitu nuenean hasi nintzen musika ikasten eta 26 urterekin hartu nuen txistua. Dena ona izan da txistulari taldean: lagundu eta animatu egin naute, nik ez dudalako, inola ere, beraiek daukaten maila. Txistuak hainbeste gauza on ekarri dizkidala ikusita, idazketarekin gauza bera egin behar nuela pentsatu nuen. “Betidanik idazten dut, demaseko lotsa ematen dit, baina pauso hori eman behar dut”, pentsatu nuen, eta horrela egin dut. Musikak eman didan erdia ematen badit, merezi izango du. Jendea asko poztu da liburua atera dudanean eta horrek energía pila bat eta poz handia eman dit.