Emakumeak protagonista dituzten hiru erakusketa zabaldu dituzte gaur Portaleko erakusketa aretoan

0    Berriak 
Silbia
Emakumeak protagonista dituzten hiru erakusketa zabaldu dituzte gaur Portaleko erakusketa aretoan
13 Mar
8:58

Gaur arratsaldean banatu dute Martxoaren 8ko kartel lehiaketako saria Portalean: Jone Bengoaren kartela izan da aurten saritutako lana eta irabazleak pozarren jaso du saria, Patricia Arrizabalaga Berdintasun arloko zinegotziaren eskutik. Kartelaren egileak argazki zaharrekin egindako kamiseta jantzita duen emakume gaztea irudikatu du, Eibarko Emakumeak: izan direlako, gara izenburuari jarraituta.

Irabazleari saria banatzearekin batera, lehiaketara aurkeztutako beste lanekin osatutako erakusketa zabaldu dute. Martxoaren 28ra arte Portaleko erakusketa aretoan ikusteko moduan izango dira lanok, martitzenetik domekara, 18:30etik 20:30era.

M8 kartel saria+erakusketak00 M8 kartel saria+erakusketak01 M8 kartel saria+erakusketak02 M8 kartel saria+erakusketak03 M8 kartel saria+erakusketak05 M8 kartel saria+erakusketak06 M8 kartel saria+erakusketak07 M8 kartel saria+erakusketak08

Kartel-erakusketarekin batera, Emakumeen Etxeen Sareak antolatuta iaz egin zen “Artestura Feministak” lehiaketara aurkeztutako artelanak ipini dituzte ikusgai eta hirugarren erakusketa bat ere badago: “Gaza Amal”, Susana Martinek UNRWA Euskadi-rako egin duen komikian oinarritutako erakusketa, hain zuzen ere.

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »