Emakumeen eta ekintzailetzaren inguruko mahai-ingurua gaur Eibar Coworking-en

Emakumeen eta ekintzailetzaren inguruko mahai-ingurua gaur Eibar Coworking-en
2018/03/15 09:12
eta kitto!
Ekingune elkartekoek emakumeen eta ekintzailetzaren inguruko mahai-ingurua egingo dute gaur Eibar Coworking-en (Eibarko Txikito, 8). Saioko moderatzailea Lorea Arakistain, “Puntu Eus” fundazioaren komunikazio arduraduna izango da eta ekitaldian bost emakumek “euren erantzukizuneko karguetan izandako bizipenak kontatuko dituzte, gaiaren inguruko euren ikuspegi pertsonala emanez”.

Mahai-ingurura gonbidatu dituzten emakumeak Susana Zaballa (Interalde Consultoríaren Bazkide Sortzailea eta Emakumeekin Elkartearen Presidentea), Patricia Rodríguez (SD Eibarren Zuzendari Nagusia), Patricia Arrizabalaga (Eibarko Udalaren Berdintasuneko Zinegotzia), Zaida Fernández (Eibarko Udalaren Berdintasuneko Teknikaria) eta Ibone Arreche (G.A.C. Arkitekturaren Bazkide Sortzailea) dira. Amaieran, berriz, Miren Narbaiza (MICE) eibartarrak musika-emanaldia eskainiko du eta, ondoren, “networking” labur bat egiteko eta elkar ezagutzeko aukera ere izango dute parte hartzera animatzen direnek.