Emakumezkoen 2. Mailako taldea sendo sailkapenaren lidergoaren bila

Emakumezkoen 2. Mailako taldea sendo sailkapenaren lidergoaren bila
2018/01/15 eta kitto!
Eibar KE-ko emakumezkoen lehen taldeak 0-2 irabazi zion Añorgari eta Athletic-en bigarren taldearekin berdinduta jarraitzen du sailkapeneko bigarren postuan. Aldi berean, Logroño liderrak aiparutako bi talde horiek baino puntu bat gehiagorekin dago une honetan, asteburuko jardunaldian husna berdindu baitzuen Ardoiren zelaian. Hiru talde horien artean izango da liga irabazlea hurrengo sailkatua, aurreko denboraldian 1. Mailan jokatzen zuen Oiartzun, eurengandik 11 eta 12 puntura baitago. Hurrengo jardunaldian eibartarrek sailkapeneko erdi aldean dagoen Alaves hartuko dute.
Gizonezkoen lehen taldeak, bestalde, galdu egin zuen Ipuruan Atletico de Madrid taldearen aurkako partiduan. Zazpi partidutan galdu gabe egon eta gero (euretako seitan irabaziz gainera), oraingoan Mendilibarren mutilek amore eman behar izan zuten Simeoneren talde sendoaren aurrean.  Erregional Gorengoen mailako Eibar Urkok 3-0 irabazi zion Bergarari eta sailkapeneko bigarren postuari eusten diote, orain Aloña Mendi liderrarengandik hiru puntura bakarrik. Eta jubeniletako Ohorezko Maila Nazionaleko taldeak 3-4 irabazi zion Arenasi Getxon eta seigarren da sailkapenean.