Emakumezkoen foball talde nagusiak hitzordu garrantzitsua du etzi Logroñon

Emakumezkoen  foball  talde  nagusiak  hitzordu  garrantzitsua  du  etzi  Logroñon
02 Ots
5:39

2. Mailan jokatzen duen Eibar FT-ko ekipoak domekan sailkapenean aurretik duen Logroño liderrari egingo dio bisita, 12:00etan, eta horko emaitzaren arabera lider jarri daiteke. 1. Mailan jokatzen duen gizonezkoenak, bestalde, Sevilla hartuko du bihar Ipuruan, eguerdiko 13:00etatik aurrera. Vitoria filialak, bestalde, Arenas bisitatuko du bihar Getxon, 17:00etan.
ESKUBALOIAN, emakumezkoen Avia Eibarrek Egia hartuko du Ipurua kiroldegian bihar 19:00etan eta gizonezkoen bi talde nagusiek kanpoan izango dituzte neurketak, hauek ere bihar: Somos Eibarrek Iruñean San Antonio bisitatuko du (19:00etan) eta Haritzak Ormaiztegiren kantxan jokatuko du (17:30).
ERRUGBIAN, Ohorezko B Mailako neurketa jokatuko da Unben bihar, 16:00etatik aurrera, eta hor eibartarrek Durango izango dute aurkari. SASKIBALOIAN, igoera fasean sartuta, Katu Kalek Monaco Gamon bisitatuko du Errenterian, bihar 18:00etan.
WATERPOLOAN, bi talde nagusiek domekan jokatuko dituzte Euskal Herriko 1. Mailako euren partiduak: emakumezkoen taldeak Bidasoa XXI talde indartsua hartuko du etzi 15:40an eta gizonezkoenak Lautada bisitatuko du 11:30ean. XAKEAN, azkenik, Eibar A taldeak Idiazabal A hartuko du Deporren eta Eibar B taldeak Arrasaten jokatuko du.

Asteburuko KIROL AGENDAN jardunaldiko partidu eta ordutegi guztiak ikusi dezakezue.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »