Eneko Andueza izendatu dute Gipuzkoako sozialisten idazkari nagusi

Eneko  Andueza  izendatu  dute  Gipuzkoako  sozialisten  idazkari  nagusi
09 Urr
12:35

Zapatuan Donostian egindako Kongresuan Gipuzkoako PSE-EEk Eneko Andueza eibartarra aukeratu zuen Gipuzkoako idazkari nagusi eta berak osatutako Exekutibak %98,5aren babesa jaso zuen, ordezkari guztiena zuriz emandako bi boto kenduta. Anduezak aurreko astean PSE-EEko presidente izendatu zuten Iñaki Arriolaren lekukoa hartu du Gipuzkoako Idazkaritza Nagusian eta, ekitaldian bildutako 139 ordezkari eta militanteeen txaloak jaso zituen bere diskurtsoaren amaieran. Anduezak 38 urte ditu eta 17rekin afiliatu zen PSE-EEra, ondoren 25ekin zinegotzi izateko Ordizian, eta azken legegintzaldietan Eibarren, batez ere Hirigintza arloan lan egiteko.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »