Energia berriztagarriak zuzenean eta modu praktikoan ezagutzeko saioak antolatu dituzte Ingeniaritza Eskolan

Energia berriztagarriak zuzenean eta modu praktikoan ezagutzeko saioak antolatu dituzte Ingeniaritza Eskolan
2017/11/07 eta kitto!
Zientzia Astearen egitarauaren barruan, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Eibarko atalak, “Energia Berriztagarriak praktikan” izenburuko ibilaldi didaktikoa eskainiko du azaroaren 9, 10 eta 11n. Izena ematea beharrezkoa izan arren, jarduera doakoa izango da eta 12 urtetik gorakoek izango dute parte hartzeko aukera. Izena ematen dutenek, besteak beste, eguzki panelekin, haizearekin eta Stirling motoreekin esperimentatzeko aukera izango dute, eguzki-energia termiko instalazio batera joango dira eta, horrez gain, Twizy eta Zoe eskolako auto elektrikoak ezagutu eta probatuko dituzte. Jarduera gazteleraz eta euskeraz egingo da, gehienez 16 lagun onartuko dituzte eta Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan, Eibarko atalean izango da (Otaola etorbidea, 29, Unibertsitate Laboralean). Izena emateko interneten dagoen formularioa bete behar da.

IMG_3682