“Enperadorearen jantziak” euskerazko antzezlana eskainiko dute eguenean Lekim Animaciones taldekoek

0    Berriak, Kultura 
Silbia
“Enperadorearen jantziak” euskerazko antzezlana eskainiko dute eguenean Lekim Animaciones taldekoek
15 Mai
6:06

Debabarreneko Eskolarteko XXXIV. Antzerki Jardunaldien barruan eguenean “Enperadorearen jantziak” lana aurkeztuko dute Ermuko Lekim Animaciones taldekoek, 15:00etan, Hezkuntza Esparruan (sarrera doan da). Hans Christian Andersenen obra batean oinarritutako lana euskeraz taularatuko dute eta 3 urtetik gorakoentzat egokia da. Nerea Ariznabarreta eibartarrarekin batera, Eñaut Gorbea, Juanma Rodriguez eta Mikel Areitio antzezleek egiten dute lan ia ordubeteko iraupena duen ikuskizunean, Susana Toscanoren zuzendaritzapean.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »