Ernesto Barrutiaren lan berria Durangon estreinatuko dute zapatuan

Ernesto Barrutiaren lan berria Durangon estreinatuko dute zapatuan
2018/01/18 eta kitto!
Zapatuan aurkeztuko du Ernesto Barrutia aktore eibartarrak bere lan berria: "El tanguito de mamá". Ernesto Lecuona musikari kubatarraren inguruko antzezlana Durangon estreinatuko dute, 20:00etan San Agustin kultur gunean. Kukulan konpainiaren eskutik taularatuko da lana eta sarrerak 8 euro balio du.