"Errefuxiatuak Ongi Etorri" erakusketa ikusgai ipini dute Biharrian espazioan

"Errefuxiatuak Ongi Etorri" erakusketa ikusgai ipini dute Biharrian espazioan
2017/05/09 eta kitto!
Maiatzaren 12ra arte Mugak eta Sos Arrazakeriak erakundeek sortutako "Errefuxiatuak Ongi Etorri" erakusketa ikusteko aukera izango da Biharrian espazioan (Ubitxa 16-18), goizeko 09:00etatik arratsaldeko 19:00ak bitartean. Bihar (eguaztena, hilak 10) Tarana Karimek egingo ditu bisita gidatuak. "Errefuxiatuak Ongi Etorri" erakusketa osatzen duten 17 paneletan Europan bizi dugun egoeraren nondik-norakoak jaso dituzte.

Ekialde Hurbileko eta Afrikako guden eraginez  (Afganistán 1978-2001, Irak 1980-1991-2003, Sudan 1983, Somalia 1991, Eritrea 1998, Siria eta Libia 2011, Mali 2012), eta Europako Gobernuek babes politikak bete nahi ez dituztenez, dagoeneko 4.000.000 pertsona euren bizitokietatik irten eta Europako hainbat estatura (Alemania, Italia, Grezia, Espainia...) joan dira babes bila. Erakusketa honek horren guztiaren inguruko informazio fidagarria eskaintzen du.



IMG_0562 IMG_0564