Erretzeari laga nahi dutenentzat saioa antolatu dute Minbiziaren Aurkako Elkartekoek

0    Berriak, Gizartea 
Silbia
Erretzeari laga nahi dutenentzat saioa antolatu dute Minbiziaren Aurkako Elkartekoek
2018, Urt 11

Erretzeari laga nahi diotenei laguntza emateko asmoz, Minbiziaren Kontrako Elkartekoek saioa antolatu dute Eibarren. Datorren eguaztenean egingo dute Portalean, 18:30ean. Aurreratu dutenez, tabakoari buruzko mitoak eraisteko mahaia ipini eta tabakismoa ulertzeko jarraibideak emango dituzte. Sarrera doan izango da, baina aurretik izena eman beharra dago 943 20 24 94 telefono zenbakira deituta edota bajodeba@aecc.es helbidera idatzita.
Bestalde, elkarteak erretzeari laga nahi diotenentzat banakako nahiz taldeko terapiak eskaintzen ditu Eibarren. Horiek ere dohainik dira eta gaian espezializatua den psikologa batek bideratzen ditu. Horien inguruan interesa izanez gero lehen aipatutako telefonora deitu edo helbidera idatzi daiteke.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »