Eskerrik asko #SagardoEguna gurekin ospatzera etorri zareten guztiei!

Eskerrik asko #SagardoEguna gurekin ospatzera etorri zareten guztiei!
2017/10/07 eta kitto!
Berriz ere #SagardoEguna primeran ospatu dugu jaira gerturatu zareten guztiei esker. Azken urteotako martxan, udaletxeko plazak jendez gainezka egin du goizez zein arratsaldez eta, denon artean, 13 sagardotegietatik ekarritako sagardo botila guztiak edan ditugu aurten ere. Sagardoa amaitu denean, 20:30ak inguruan agurtu dugu jaia, datorren urtera arte. Goizeko argazkiekin bezala, ARRATSALDEKO ARGAZKIEKIN BILDUMA OSATU ETA MEDIATEKAN IKUSGAI IPINI DUGU. Gogoratu SELFIE LEHIAKETA martxan dagoela: astelehenean izango da zozketa eta, beraz, ordura arteko epea daukazue zuen selfiak sare sozialetan partekatzeko, #SagardoEguna traola erabilita. Irabazlearentzat 13 sagardo botila dauzkagu, animatu! Beste barik, eskerrik asko …eta kitto!-rekin txotx egitera etorri zareten guztiei, datorren urtera arte!