Eskolako Agenda 21 egitasmoko udalbatzarra egin dute ikasleek gaur goizean

0    Berriak, Hezkuntza 
Ekhi
Eskolako Agenda 21 egitasmoko udalbatzarra egin dute ikasleek gaur goizean
07 Eka
2:09

Udaletxeko pleno aretoak Eibarko 9 ikastetxetako 80 ikasle jaso ditu Eskolako Agenda 21eko udalbatzarra egiteko. Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleek ‘Ura eta Deba ibaia’ izan dute aztergai ikasturte honetan eta landutakoaren berri eman die bertan batu diren udal ordezkariei. Ego ibaiak Egogain pasealekuan izaten dituen usain txarrak saihestea, herriko iturriak ura aurrezteko egokitzea, uraren kontsumoa murrizteko eraikin publikoetako txorrotetan erreduktoreak edota difusoreak ezartzea, eta plastikozko ur botilen kontsumoa jaisteko Udalak kantinplorak edo beirazko botilak banatzea proposatu dute ikasleek, besteak beste.

Ikasturte honetan hainbat ekintza egin dituzte uraren gaia lantzeko Debegesaren koordinazioaren laguntzarekin eta, gaiaren inguruan ikertu eta ondo aztertu eta gero, udalbatzarrean aurkeztu dituzte euren ondorioak eta hortik atera diren eskaera eta proposamenak.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »