Real Madrilen bisita girotzeko jarduera bereziak antolatu dituzte goizean goizetik

Real Madrilen bisita girotzeko jarduera bereziak antolatu dituzte goizean goizetik
2018/03/09 eta kitto!
Berez Real Madrilen bisitak herriko kaleak bestela ere animatzen dituen arren, oraingoan biharko
 egunak partidu aurreko eta
 geroko jai-giro berezia izango du, Magdeburgotik etorriko diren 50etik gora
 Nickchups-ei egingo zaien 
harrerarekin. Eskozia la
 Brava herriko peñak harrera berezia antolatu du Alemaniatik etorriko diren Eibar FT-ko azken peñakoei
 ongi-etorria egiteko. Ekitaldiek Untzaga plaza izango dute gune nagusia eta, 09:55ean udaletxean Nickchups-ei harrera egin eta gero (Miguel de los Toyos alkatea, Eskozia la Brava eta Eibar FT-ren es- kutik), jarraian txosna zabalduko dute, pintxoak eta edariak saltzeko. Ordu horretan hasiko da goiz osorako antolatutako ikuskizuna ere: Ernesto Ezpeleta “Bihurri” Eskozia la Bravaren ohorezko bazkideak 100 minututan osatu beharreko lan-saioari ekingo dio 10:00etan. Hasteko 3 metroko perimetroa duen enborra moztuko du esku biekin, jarraian bi metro eta erdikoa esku bakarrarekin eta, amaitzeko, lau auto erdibituko ditu aizkora erabilita. Eta behin Ipuruara igota, banderak astinduz hartuko dute Eibar zelaian eta, Real Madrilen aurkako partiduaren amaieran, errugbian hain ohikoa den hirugarren zatiaren tartea izango dute. Ipur Sagardotegian Eibar FT eta Magdeburg FC-eko ordezkarien arteko anaitasun-bazkaria izango da, 15:30ean hasita.

Umeendako jarduerak

Hortik kanpora, herriko ostalariek Udalaren, Eibar Merkataritza Gune Irekiaren eta H2O enpresaren lankidetzarekin antolatuta, umeendako jarduera bereziak egongo dira goizean, partiduaren aurretik. Goizeko 10:30etik aurrera gaztelu puzgarriak eta beste atrakzio batzuk ipiniko dituzte herriko toki ezberdinetan: Untzaga plazan (harmailen aldean) futbolin erraldoia egongo da, anbulatorioko parkean puzgarria ipiniko dute eta Ego-Gaineko parkean, berriz, aire libreko parkea. Hiru guneetan, begiraleak egongo dira.