Eskualdeko langileek elkarretaratzeak egin dituzte Kataluniari elkartasuna azaltzeko

Eskualdeko langileek elkarretaratzeak egin dituzte Kataluniari elkartasuna azaltzeko
2017/10/03 eta kitto!
Katalunian indarkera salatzeko  gaurko deituta dagoen grebaren harira, gure eskualdeko hainbat enpresatan (Eibarko Udala, Soraluzeko Udala, Rodisa, Tekniker, Polmetasa, Tecnikalde, Conservas Yurrita, Elay, Mendaroko Ospitala, Spicer Ayra Cardam, Arrasateko Udala eta beste askotan) elkarretaratzeak egin dituzte beharginek, “Katalunian egin den greba masibo eta arrakastatsuarekiko elkartasunean”.

Bestalde, Kataluniari babesa adierazteko, Euskal Herrian gaur arratsalderako manifestazioak deitu dituzte, hiriburuetan, eta 22:00etarako, berriz, kazeroladak eta itzalaldiak.

LAB kataluniarekin 2U3 kartel