Esperientzia Eskolakoek zakarrontziak apaindu dituzte, jendea erabiltzera animatzeko asmoz

0    Berriak, Gizartea 
Silbia
Esperientzia  Eskolakoek  zakarrontziak  apaindu  dituzte,  jendea  erabiltzera  animatzeko  asmoz
14 Eka
8:21

Batek baino gehiagok sorpresa ederra hartuko zuen egunotan, herriko kaleetan dauden zakarrontzietako batzuk guztiz itxuraberrituta, kolore bizi-biziak dituzten animaliak bihurtuta aurkitu dituenean. Arduradunak, baina, maiatzaren 26an ikasturtea agurtu zuten Debabarreneko Esperientzia Eskolako XIII. Ediziokoak dira. Izan ere, kurtso honetan 21 ikasle aritu dira eta euren eskutik proiektu berri bi abiatu dira: “Jantzitako zakarrontziak” izenekoa eta “Soraluzen luzatu” eta, ikasturte amaierako lehen proiektu horren barruan, aste honetan Untzaga, Toribio Etxebarria eta inguruko kaleetan dauden sei zakarrontzi “jantzi” dituzte, “erakargarriagoak bihurtzeko eta, horrela, herritarrak zakarrontziak erabiltzera animatzeko”.

papelerak apainduta00 papelerak apainduta02 papelerak apainduta03 papelerak apainduta04 papelerak apainduta06 papelerak apainduta07

 

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »