Etxeko langileen lanari buruzko doku-foruma antolatu du Alternatiba erakundeak

Etxeko langileen lanari buruzko doku-foruma antolatu du Alternatiba erakundeak
2018/03/13 eta kitto!
Alternatiba erakundeak etxeko langileen lanari buruzko doku-foruma antolatu du datorren asteko eguaztenerako, 19:00etan Portalean: “Cuidado, resbala” dokumentalaren proiekzioarekin hasiko dute saioa, ondoren jendearen artean eztabaida bultzatzeko asmoz. Dokumentalean etxeko lanetan aritzen diren emakumeen iritziak eta lan baldintzak (prekarietatea, etorkinen egoera, esplotazioa…) agertzen dira eta, antolatzaileek azaldu dutenez, “lan munduan eta jendartean emakumearen egoeraren adierazgarri den lan honen bisualizazioa derrigorrezkoa da, zainketa lanetan zein etxeko lanetan ematen den feminizazioaren inguruko salaketa egitea ezinbestekoa dugu”. Ekitaldi honekin Alternatibak gogoetarako eta eztabaidarako tartea zabaldu nahi du.

https://youtu.be/s3LwC06_O4A