Euripean bota dituzten suzko erroberekin agurtu ditugu aurtengo sanjuanak

0    Berriak, Jaiak 
Silbia
Euripean  bota  dituzten  suzko  erroberekin  agurtu  ditugu  aurtengo  sanjuanak
26 Eka
1:11

Aurtengo San Juan jaiak euriarekin agurtu ditugu. Asteburu osoan lainoak nagusi izan dira, baina gaur gauera arte ateri eutsi dio eguraldiak eta, beraz, jai egitarauari jarraitzeko arazorik ez da izan. Baina San Juan Txiki gauean bota duen zaparradaren eraginez bertan behera laga behar izan dute 22:00etarako aurreikusita zegoen Imperial Elegancia Mejicana mariachiaren emanaldia eta Pirotecnia Valecearen suzko erroberak, berriz, euripean ikusi behar izan ditu jendeak. Edozein modutan ere, guk berdin berdin egin diegu jarraipena ekitaldi guztiei eta, horietan egindako argazkiak astelehenean zehar gure mediatekara igotzen joango gara.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »