“Euskara eta kirola” mahai-ingurua bihar

“Euskara  eta  kirola”  mahai-ingurua  bihar
21 Mar
11:21

Eibar Kirol Elkartearen eskutik eta  Eibarren AKEBAI-rekin lankidetzan “EUSKARA ETA KIROLA” mahai-ingurua egingo da bihar (osteguna), 18:30ean, Ipurua futbol zelaian dagoen Formakuntza Zentroan.

ELENA AZPEITIAk aurkeztuko duen saioan atal ezberdinei buruz jardungo dute berbetan hainbat gonbidatuk: KIROLA ETA GAZTEAK gaiari buruz hitz egiteko MAITE MAIORA, MARKEL ALBERDI, ODEI JAINAGA, PELLO OSORO eta MALEN RUIZ DE AZUA jarriko dituzte elkarrekin. Ondoren, KIROLA, KOMUNIKABIDEAK ETA IRUDI PUBLIKOA gaiari helduko diote KOIKILI LERTXUNDIk, MATXALEN ZIARSOLOk, AITOR MANTEROLAk, AMETS TXURRUKAk eta ASIER RIESGO.

Ekitaldiari agur esateko EGOITZ TXURRUKA “TXURRU” gonbidatu dute.

Sarrera librea izango da.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »