Gaur iritsi da Txikitto! hilabetekaria Eibarko lehen hezkuntzako ikastetxeetara

Gaur iritsi da Txikitto! hilabetekaria Eibarko lehen hezkuntzako ikastetxeetara
2016/03/15 eta kitto!
Gaur banatu da Txikitto aldizkariaren 159. alea Eibarko ikastetxe guztietan, 6 eta 12 urte bitarteko haurren artean.  Ale honetan Gu ta Gutarrak telebista saioa gidatzen duen Julen Telleria elkarrizketatu dugu.  Bestalde, erreportaia neska eta mutilen arteko berdintasunari eskaini diogu. Izan ere, egun hauetan udal liburutegian gai hau lantzen duen "Itsaspeko bihotzak" literatura-aretoa dago 8-12 urte bitarteko umeentzat. Haur literaturaz baliatuz, arte ederrak, diseinua, ikus-entzunezkoak eta antzerkiaren bitartez lantzen da bertan berdintasuna.

Gainera, betiko moduan, denborapasak, txisteak, ikastetxeetako berriak, sukaldaritza, eskulanak, liburuak, ipuinak, horoskopoa eta agenda aurkituko dituzue.

Txikitto! aldizkariko ale hau eta aurreko guztiak etakitto.eus-eko mediatekan dituzue eskuragai.