Euskararen Plan Estrategikoa asteleheneko plenora

Euskararen Plan Estrategikoa asteleheneko plenora
2016/09/23 eta kitto!
Astelehenean 19:30ean hasiko den Udal Batzarrean Euskararen Plan Estrategikoa onartzeko botazioa egingo dute eta, aurreikusitakoa betez gero, talde guztien babesarekin planak aurrera egingo du. Plan horretan 2016-2025 epealdirako erronkak, helburuak eta lehentasunak ezartzen ahalegindu dira. Udaletik azaldu dutenez, "plana ez da bakarrik udalarena izango, Eibarko hiriaren eta herritarren plana izatea nahi da" eta, besteak beste, udalean dauden alderdi guztiek planarekin bat egin dute, "babes osoa emanda".
Eibarko Udalak 2016-2025 Euskararen Plan Estrategikoa prestatzen jardun du eta, horretarako, parte hartzeko prozesua zabaldu zuten 2015eko azaroan, 50 eibartar inguruk hartu zuten parte Markeskuan egin ziren pare bat saiotan. Horrekin batera herritar guztiei euren bizipen, iritzi eta ekarpenak egiteko aukera zabaldu zitzaien. Jarraian asteleheneko bilkurarako gai-ordena daukazue.

Udal Batzarra

1. Atala: 2016ko uztailaren 14an Udalbatzak egindako bilkurari dagokion akta-zirriborroa onartzea.

2. Atala: Agiriak eta posta-bidez­koak.

3. Atala:
Erakunde, Lurralde eta Lege gaietarako Lan Batzordetik.
1.- Eibarko Hiria. Euskararen Plan Estrategikoa 2016-2025.
2.- San Andres Fundazio Publikoari baimena ematea herentzia bidez akzioak erosteko.

Kontu, Ogasun eta Ondare Lan Batzordetik.
1.- Udal Aurrekontuko diru-laguntzen  Plan Estrategikoaren Eranskina aldatzea eta Udal Aurrekontuko Diru-laguntza izendunen Eranskinaren aldaketa.
2.- Oinarriak eta diru-laguntza deialdia onartzeko proposamena: Enpresa alorreko ekintzailetza bultzatzeko, enpresak sendotzeko eta ondorengotza bermatzeko. Prozedura: zuzeneko diru-laguntza banakako ebaluazio araubidez.
3.- Oinarriak eta diru-laguntza deialdia onartzeko proposamena: Eibarren langabezian edo enplegu-hobekuntzarako egoeran dauden pertsonek prestakuntza-ekintzak egiteko. Prozedura: zuzeneko diru-laguntza banakako ebaluazio araubidez.
4.- Udal Aurrekontuaren  Kreditu Gehigarrien 3. Espedientea.

4. Atala. Premiak.

5. Atala: Txorroteko uraren kontsumoari buruzko mozioa.

6. Atala:
Irabazi Taldeak aurkeztu duen mozioa animaliei tratu txarrak ematen dizkieten ikuskizunei diru-laguntzarik ez emateko.

7. Atala: EAJ-PNV Taldeak aurkeztu duen mozioa Udal Gobernuaren Programa aurkezteari buruz.

8. Atala: Galderak eta erreguak.