Euskeraz Primeran! Gin Tonic lehiaketa bigarren asteburuan sartu da

Euskeraz Primeran! Gin Tonic lehiaketa bigarren asteburuan sartu da
2017/05/13 eta kitto!
Euskeraz Primeran! kanpainaren barruan, …eta kitto! Euskara Elkarteak antolatu duen II. Gin Tonic Lehiaketako bigarren asteburuan gaude. Amesti, Ametsa, Arkupe, Birjiñape, Chic, Guridi, Kontent, Koskor, Kultu, Lau Bide, Maixa, O'Jays, Ongi Etorri, Slow, Isasi, Sutondo labaderokua, Txoko, Xok eta Zubi Gain tabernek eman dute izena lehiaketan eta, horietan prestatutako Gin-Tonicak edan eta gero, bezeroek botoa emateko aukera izango dute gaur eta bihar. Botoa ematen dutenen artean asteburu bateko egonaldia zozketatuko da. Herritarren bozkek erabakiko dute zeintzuk izango diren 3 finalistak, eta finala maiatzaren 19an, barixakuan izango da, arratsaldeko 20:30etik aurrera Untzagan.

IMG_0619