Eva Juezek ordezkatuko du Garbiñe Mendizabal EAJ-PNVren legebiltzar-taldean

Eva Juezek ordezkatuko du Garbiñe Mendizabal EAJ-PNVren legebiltzar-taldean
2018/01/12 eta kitto!
Garbiñe Mendizabal Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasunerako zuzendari izendatzeak jeltzaleen legebiltzar-taldean aulki bat hutsik laga du eta, Mendizabalek lagatako toki hori Eva Juezek hartuko duela eman dute ezagutzera gaur eguerdian.
Eva Juez (Eibar, 1972) zinegotzia da Eibarko Udalean 2005etik, eta udal taldearen bozeramaile izan zen 2009tik 2015era arte. Urte hartan Eusko Legebiltzarrean sartu eta bertan izan zen, X. legealdia amaitu arte.
Eva Juezek gaur aurkeztu ditu kredentzialak Euskal Ganberan, eta otsaileko lehen bilkuran hartuko du kargua. Euskalduna, EGA tituluduna, Kazetaritzan (UPV-EHU) eta Pianoan lizentziatua da, eta ikasketa osagarriak dauzka Historia Garaikidean.