Ez Dok tabernako 4. urteurrena ospatzeko kontzertuz bete dute asteburua

Ez Dok tabernako 4. urteurrena ospatzeko kontzertuz bete dute asteburua
2017/06/09 eta kitto!
Taberna zabaldu zutela lau urte bete direla ospatzeko, asteburua zuzeneko musikarekin betetzeko moduko egitaraua antolatu dute Ez Dok tabernakoek. Gaur arratsaldean, 19:00etatik aurrera Margo Cilker & The Crazy Wheels Band eta Dead Bronco taldeek kontzertua emango dute. Bihar, berriz, emanaldiak 12:00etan hasiko dira: Kvalvika, Waah!, Stai Zitto eta Soldado Vasili & El Comité Eléctrico taldeek joko dute, bata bestearen atzetik. Eta arratsaldeko 19:00etatik aurrera Porco Bravo eta EH Sukarra taldeen txanda izango da. Eta asteburua agurtzeko, domeka eguerdian The Reverendos taldekoek emango dute kontzertua eta, jarraian, The Lazy Lester & His Lazy Boots taldeak ekingo dio zuzenekoari. Kontzertu guztiak taberna parean, Toribio Etxebarria kalean izango dira.

ez dok fest